Kenkaria PFEZn ibilgailu elektrikoak erosteagatik
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)
- Baldintza jakin batzuk betetzen dituen ibilgailu berri bakarra erosteko balioaren % 5eko kenkaria, baldin eta ibilgailu horiek bateria-ibilgailu elektrikoak (BEV) edo autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (REEV) edo erregai-zelulen ibilgailu elektrikoak (FCV) edo erregai-zelulen ibilgailu elektriko hibridoak (FCHV) badira; % 10ekoa izango da bere titulartasuneko ibilgailu bat txatar bihurtu denean.
- Kenkari horren oinarria ibilgailuaren erosketa-balioa izango da, erosketari atxikitako gastu eta zergak barne, 10.000 euroko mugarekin L3e, L4e eta L5e motorren kasuan, eta 40.000 euroko mugarekin gainerako kasuetan. Jasotako dirulaguntza salbuetsien zenbatekoek kenkariaren oinarria kenduko dute.
- Erosketarekin parekatuko da errentatzaileak aipatutako ibilgailu bat zergadunaren esku jartzen duen errentamendua, epe jakin batean adostutako kuotak ordaintzearen truke.
Kenkari hori aplikatzeko ez du zertan jarduera ekonomiko bati lotuta egon.
